Itxi

Elkarrizketa

Aratz Lakuntza: "Oso eskertuta nago jaso dudan babesarekin"

Fisikoki zein mentalki oso prest dagoela kontatu digu lehiakideak. Gainera, Eñaut Izeta iazko Gaztearen lehiakidearen deia jaso du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aratz Lakuntza "GU"ra etorri da, 21. "El Conquis"era joango dela jakin eta minutu gutxira. Gazteako ikus-entzuleek eman diote abenturara joateko aukera, gure webgunean jasotako botoekin.

Aratzek berak azaldu digunez, fisikoki zein mentalki oso prest dago "El Conquis"era joateko.

View this post on Instagram

A post shared by Gaztea (@gaztea_irratia)

Oso eskertuta dago jasotako babesagatik, baina oso aste txarra pasatu duela aitortu digu estudioan.

Abenturara bidali aurretik, Eñaut Izeta iazko Gaztearen lehiakidearen deia jaso du Aratzek. Gaztearen hautatuak izateaz gain, badute beste zerbait komunean: OCRko talde berean daude.

Bozketa

Bozen % 48,4 (1400 bototik gora) eskuratu du 26 Lakuntzak.

Xabier Malatsetxeberria elorriotarra eta Leyre Santos gasteiztarra izan dira aurtengo beste bi hautagaiak. Lehenak, bozen % 34,3 eraman du; bigarrenak, ostera, % 17,2.

Audioak (1)