Itxi

Elkarrizketa

Jokin ‘Mi top burgers’: “Probatzen dudan guztia jatea gustatzen zait”

Instagramen ia 50.000 jarraitzaile ditu bizkaitar gazteak. Gastronomiaz gain, trikitixa ere maite du: 2019an Gaztea Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sareetan Euskal Herriko modaku berezienak jaten ikusiko zenuen Jokin San Jose (@mi_top_burgers). "Gu"n, hanburgesa dastatzaile profesional baten sekretu guztiak kontatu dizkigu.

Hanburgesez gain, donutak, kruasanak eta tortilak probatzen ditu Jokinek. Gehienetan, gainera, dastatzen duen hori bukatzea gustatzen zaiola aitortu digu.

Jatea maite duen arren, kirolaria dela eta jatetxeetara ez doan egunetan bere elikadura asko zaintzen duela kontatu digu.

Gainera, ezustekoan harrapatu gaituen bitxikeria batez ohartu gara: Jokinek Gaztearen Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.

Audioak (1)