Itxi

Elkarrizketa

Kai Nakai: “'Gaupasa' kontrastez beteriko kolaborazio disko bat da”

Kai Nakaik “Metxa” aurkeztu digu “GU” saioan. Gaupasa izeneko disko berriko bigarren aurrerapen kanta da eskuartean duena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kai Nakaik "Metxa" aurkeztu digu "GU" saioan. Gaupasa izeneko disko berriko bigarren aurrerapen kanta da eskuartean duena.

Gasteiztar artistak hilabete batzuk hartu ditu bere lan berria prestatzeko. Gainera, sare sozialetan zuen eduki guztia ezabatu du, aro berri bati atea zabaltzeko.

Gaupasen kontrastearekin jolastuko da artista disko berrian: gauaren alde ilunarekin eta goizaren argitasunarekin.

Euskal artisten eta kanpoko gonbidatuen kolaborazioez jositako lana izango da diskoa.

2000ko hamarkadako estetika izango du album berriaren edizio fisikoak, eta barruan poster berezi bat aurkituko dugula aurreratu digu. Urria bukaeran izango dugu Gaupasa entzungai.

Audioak (1)