Kargatzen...
Itxi

Kopenhage

Kopenhage: Gatiburen 20 urteko ibilbidea Alex Sarduik eta Gaizka Salazarrek kontatuta

20 urte eman dituzte taula gainean. 20 urte elkarrekin. Alex Sardui eta Gaizka Salazar gonbidatu ditugu gure 5. Kopenhagera taldearen ibilbidea elkarrekin errepasatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Harreman luze guztiek bezala, Gatibukoek ere izaten dituzte haien "ika-mikak"; haien "eztabaidak". Kopenhage grabatu bezperan, horietako liskartxo bat izan zuten Alexek eta Gaizkak eta "haserre" iritsi ziren gurera. Dena den, lasai, konpondu zituztelako konpondu beharreko guztiak; eta harreman osasuntsuek bezela, arazoak uxatzen ere badakitela erakutsi digute.
Gatiburen diskografia errepasatu dugu elkarrekin. Estatu Batuetako kontzertu-biran izandako anekdotak kontatu dizkigute, dantzan aritu gara euren arrakasta handienekin eta hunkitu ere egin gara. Entzun saioa eta gozatu Gatiburekin!

Audioak (1)