Kargatzen...
Itxi

Ainhoa Vitoria

Amy Winehouse: inspirazioz betetako inspiratzailea

Amy Winehousek erreferente izan zituen artistak eta Amy erreferente izan duten abeslariak zerrendatu ditugu omenaldi modura.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Artista askok inspiratu zuten Amy Winehouse. Aretha Franklin eta Ray Charles aipatu zituen, besteak beste. Beraien kantuak entzungo ditugu artista britainiarra gehiago ezagutzeko. Esaterako, zein da, Amyren ustez, munduko kanturik tristeena? Zein kanturekin deskubritu zuen Ray Charles? Hori guztia saio honetan aurkituko duzu.

Eta txanponaren beste aldean, Amy Winehouse erreferente izan duten artistak. Alessia Cara eta Jess Glynne moduko artistek Camdengo abeslariak izan dute inspirazio iturri.

Amyk egindako moldaketak entzungo ditugu, baita Amyren kantuen moldaketak egin dituzten abeslariak ere.

Disfrutatu eta Gora Amy!

Audioak (1)