Kargatzen...
Itxi

Youtuberrak

Ekaineko Youtuberrak lehiaketako finalistak

EiTB.eus

Bilbo

Ekaineko Youtuberrak lehiaketarako  20 bideotik gora jaso ditugu. Orain 10 finalista aukeratu ditugu eta boto gehien eskuratuko dituenak 500 euroko saria irabaziko duela oroitarazten dugu.

Ekaineko bideorik onenaren sariaren lehiaketan, youtuber ezberdin 23 Euskarazko bideo jaso ditugu.

Orain, soilik 10 bideo sartu dira finalera eta boto gehien lortuko dituen bideoak 500? irabaziko ditu.

Gaztea webgunea bisitatzen duen orok erabaki dezake nork irabaziko dituen Youtuberrak lehiaketako ekaineko bideorik onenaren 500?ak. Horretarako emna ezazu zuretzako bideorik onena izan den Youtuberrari.

Hona hemen 10 finalistak:

Ilargi Aristondo eta Ander Larrañaga: "Vespa bat, bidai bai, Leioa Oiartzun". Kanala: "Ttibuk"

Maitane Segurola: "Makilaia kotxean". Kanala: "Maitane Segurola"

Urtzi Odriozola: "Kontsola retro propioa eraikitzen". Kanala: "Urtzi Odriozola"

Ander Mendizabal: "Menzzi Txispas sukaldean". Kanala: "Menzzi Txispas"

Izaskun Canga: "Zure doinua (Lor) - Ukelele Tutoriala". Kanala: "Jo Ukelelea"

Iker gutierrez: "Nire burua aurkezten". Kanala: "IkerGuti Euskaraz"

Ibon Taboada: "Hondartza all style battle". Kanala: "Mr. Krow"

Miriam Lloidi: "Loturik".Kanala: Ilargi Ilar.

Jon Fernandez: "Gaur egun Gu Ta Gutarrak". Kanala: "Jon Bikoizlari".

Peru Arrasate "Bizkotxoa ti-ta". Kanala:"Peru Arrasate" .

Orain zuri tokatzen zaizu botoa ematea eta noski, onenak irabazi dezala!

Zuk ere parte hartu ahal duzu Youtuberrak lehiaketan, bideo bat igorriz. Hemen dituzu hori egiteko xehetasun edota zehaztapen gehiago.

Zabaldu euskara Youtubeko mundura!

Bideoak (1)