Zulora
Arrazismoa hizpide izan dute bigarren atalean
B. F. | EITB Media
Leo Bueriberi, Oihane Ofogo eta Jon Arantzabal izan dira protagonistak. Anaitze Agirre Irungo Harrera Sareko kidea ere bertan izan da, aditu gisa.
"Zulora" saioaren bigarren atalean, Euskal Herriko hainbat gazte arrazializatu euren errealitateaz aritu dira, "Arrazistak, gu?" titulupean.
Leo Bueriberi, Oihane Ofogo eta Jon Arantzabal izan dira protagonistak. Leo etorkina da, Oihaneren aita arrazializatua da eta Jon Arantzabal bikote zuri batek adoptatu zuen. Hiru errealitate horietatik abiatuta, erpin guztietatik heldu diote xenofobiaren gaiari.
Anaitze Agirre EHUko irakasle eta Irungo Harrera Sareko kidea ere bertan izan da, bere burua arrazistatzat ez duen lurralde honetan gertatzen denaz beste ikuspuntu bat emateko.
¿ Zertaz ari gara eguneroko biolentzia arrazistaz hitz egitean?
— Zulora (@Zulora_) October 13, 2021
Bihar Zulora etorriko da @lbueriberi. Ikusi eta ikasi, eta ondo entzun ¿ pic.twitter.com/GwhnAfhkzQ
Nola erreakzionatzen dugu zuriok jarrera desegoki bat azpimarratzen digutenean?@Oihaneeofogo-k argi du ¿ pic.twitter.com/D52WFByvbq
— Zulora (@Zulora_) October 13, 2021
Ez galdu "Zulora"ren bigarren atala, Gaztearen Youtubeko kanalean eta eitb.eus-en.