Itxi

Saio bereziak

Durangoko Azokako saio bereziak, asteazkenera bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en

B. F. | EITB Media

"Bada Durangoko Azoka 2021" eguneroko tartean eta "Zulotik Azokara!" abenduaren 7ko saio berezian parte hartuko duten artistek kulturaren eta sormenaren inguruko hausnarketak egingo dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Bada Durangoko Azoka 2021" saio berezia izango da ikusgai asteazkenera bitartean ETB1en eta eitb.eus-en. Durangoko Azokaren egunerokoa eta bertara hurbiltzen diren artisten bizipenak bilduko dituzte bertan.

Aurtengo edizioaren berezitasunak, belaunaldi erreleboa, azokak izan duen bilakaera, kulturaren industriaren egoera eta beste hainbat gai jorratuko ditu tarte horrek eta abenduaren 7an izango den "Zulotik Azokara!" saio bereziak, Ane Zuazubiskarren gidaritzapean.

Gaiotaz hitz egiteko, azokan parte hartuko duten hainbat artista gonbidatuko dituzte saiora. Besteak beste, Anari, Jon Maia, Uxue Razquin eta Eneritz Dueso pasatuko dira kamera aurretik.

Azkenik, asteburu luzean bildutako eduki guztien bilduma emitituko da astearte gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

"Zulora" saio berezia, Durangoko Azokatik

"Zulora"ren saio berezia egingo da Durangoko Azokako Talaia gunean, abenduaren 7an.

13:30etik 14:30era, euskal kulturaren transmisioaz arituko dira Uxue Razquin Erein argitaletxeko editorea, Ander Sagardoy Sumendi Films ekoiztetxearen sortzailetako bat eta Eneritz Dueso (Eneritz Furyak) Musikari Elkarteko zuzendaritzako kidea.

Saioa zuzenean ikusi nahi duenak Durangoko Azokaren webgunean erreserbatu behar du sarrera. Bestela, etxetik jarraitzeko aukera izango da, streaming bidez, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)