Errege-dekretuak
Iñigo Urkulluren izendapena argitaratu dute EHAAk eta BOEk
Erredakzioa
Erregeak eta Soraya Saenz de Santamariak (Mariano Rajoyren izenean) sinatu dituzte bi errege-dekretuak.
Patxi Lopez sozialistaren kargu-uztea eta Iñigo Urkullu lehendakari berriaren izendapena argitaratu dituzte larunbat honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE).
Erregeak eta Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko jarduneko presidenteak sinatu dituzte bi errege-dekretuak. Saenz de Santamariak Mariano Rajoyren izenean sinatu du, Gobernuko presidentea Bruselako goi-bilera batean dagoelako.
Urkulluk karguaren zina egingo du gaur 12:00etan Gernikako Juntetxean, eta bertan agintearen makila jasoko du, Patxi Lopezen eskutik.