Itxi

Jaurlaritza berria

Sailburu berrien kargu-hartzearen kontakizuna

Erredakzioa

11:20 Eusko Jaurlaritzaren sailburu berriek protokolozko argazkia atera dute Urkullu lehendakariaren aldamenean, Ajuria Enean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

11:20 Eusko Jaurlaritzaren sailburu berriek protokolozko argazkia atera dute Urkullu lehendakariaren aldamenean, Ajuria Enean.

11:12 Amaitu da kargu-hartze saioa zortzi sailburuen zinaren ostean, Urkulluren eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideen begiradapean.

11:10 Normaltasuna izan da nagusia kargu-hartze ekitaldian eta Jon Darpon Osasun sailburuak Ana Isabel Oregi Ingurugiro eta Lurralde Politikako sailburuak, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza eta Kultura sailburuak karguaren zina egin dute Urkulluren begiradapean.

11:09 Estefania Beltran de Herediak Segurtan Sail berriaren, Herrizaingo Sailaren ordezkoaren, sailburu kargua hartu du.

11:06 Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuak hartu du legegintzaldi honetan garrantzia handia izango duen kargua.

11:05 Arantza Tapia izan da bigarrena kargua hartzen, eta Ekonomia sailburu karguaren zina egin du Urkulluren aurrean.

11:04 Josu Erkoreka izan da lehena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Administrazio eta Justizia sailburu kargua hartzen.

11:00 Sailburuak puntualtasunez iritsi dira ekitaldira, Iñigo Urkullu lehendakariaren aurretik.

Zortzi sailburuetatik bi dira independenteak: Cristina Uriarte eta Ana Isabel Oregi. Lau bizkaitar, hiru gipuzkoar eta arabar bat izango dira Jaurlaritza berrian, eta zortzi sailburu berrien artean bat ere ez da EAJko Euskadi Buru Batzarreko kidea.

Albisteak (3)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)