I-25eko hauteskundeak
Egutegia: Honelakoa izango da EAEko hauteskundeetarako bidea
eitb.eus
Alderdiek abuztuaren 17tik 22ra aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak, eta kanpaina irailaren 9an hasiko da.
Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irailaren 25ean egingo dituzte, hau da, teorian zegozkien data baino hilabete lehenago. Hauxe izango da ordura arteko bidea:
- Abuztuak 2: Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua EAEko Aldizkari Ofizialean publikatuko dute
- Abuztuak 17-22: Alderdiek hautagaitzak aurkezteko epea
- Abuztuak 29: Hauteskunde Batzordeak hautagaitzak baieztatuko ditu
- Irailak 9: Hauteskunde kanpainaren hasiera
- Irailak 23: Hauteskunde kanpainaren amaiera
- Irailak 24: Hausnarketa eguna
- Irailak 25: EAEko hauteskundeak
o hauteskundeak