Irailak 25
Laura Garridok Arnaldo Otegiri: 'Ez dago legearen gainetik'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Epaitegiek bere hautagaitzaren gainean hartzen duten erabakia obeditu beharko duela Otegik esan du Euskadiko PPko bozeramaileak.
Laura Garrido Euskadiko PPko bozeramaileak gaur adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaia ez dagoela legearen gainetik eta, beraz, epaitegiek irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara ezin duela aurkeztu ebazten badute erabakia obeditu egin beharko duela.
Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Arnaldo Otegik atzo esandakoa hizpide izan du Laura Garridok. Otegik azaldu zuenez, bera koalizioaren hautagaia izatea "modu burujabean" hartutako erabakia izan da eta ez dago ez epaitegirik, ez Estaturik, ez Guardia Zibilik ezta Armadarik irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigai izatea galaraziko dionik.
Sortuko idazkari nagusiari erantzunez Garridok nabarmendu du, gainerako hiritarrekin gertatzen den bezala, Otegik ere legea bete beharko duela. "Auzitegiek ebazten badute ezin duela datozen hauteskundeetara aurkeztu obeditu egin beharko du erabakia. Arnaldo Otegi ez dago legearen gainetik eta demokrazian legeak eta epaitegien ebazpenak bete egin behar dira", azpimarratu du.
Bestalde, mehatxuak albo batera uzteko eskatu dio Garridok Otegiri: "Demokrazian ez dute tokirik ez desafioek, ez mehatxuek eta ezta ohartarazpenek ere".
ere".
ere".
ere".