Aurreakordioa
Podemos Euskadi, Ezker Anitza eta Equo, elkarrekin hauteskundeetara
agentziak | erredakzioa
Pili Zabala hautagai duen alderdiak azaldu duenez, asteon galdeketa egingo dute alderdikideen artean, lortutako aurreakordioaren gainean iritzia eman dezaten.
Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Equok "bat egiteko aurreakordioa" lortu dute, irailaren 25eko euskal hauteskunde autonomikoetara elkarrekin aurkezteko.
"Euskadi sozialagoa, berdinagoa eta atzean inor utziko ez duena" lortzeko aurrerapausoa ekarriko du aurreakordioak, Ezker Anitza eta Podemos Euskadi alderdiek ohar banatan zabaldu dutenez.
Gainera, Podemos Euskadiren esanetan, asteon galdeketa egingo dute izena eman duten alderdikideen artean, lortutako aurreakordioaren gainean iritzia eman dezaten.
Kontsulta, ohi legez, participa.podemos.info.es web gunearen bidez egingo dute, bihar 10:00etatik aurrera, asteazkeneko 23:59 arte. Emaitzak ostegunean jakinaraziko dituzte.
Bestalde, Podemos Euskadi Pili Zabala lehendakarigai duen alderdiak azaldu duenez, "koalizioko alde guztiak ados daude euskal gizarteak erabakiko duela I25ean zein oinarrirekin eraikiko duten etorkizuna".
Ezker Anitza eta Equoren arteko aurreakordioa "ezinbesteko aurrerapauso a da, hain beharrezkoak ditugun eskubideak, aukerak eta etorkizuna eskuratzeko", gaineratu du Podemos Euskadik.