Otegi, 'lasai'
Otegiren gaitasungabetzea espetxetik irtetean amaitu zen, dio Iruinek
Agentziak | erredakzioa
Abokatuaren esanetan, sufragio pasiboari lotutako gaitasungabetzea kartzela-zigorraren zigor "erantsia", edo gehigarria, da, hori dela eta, biek "iraupen bera dute".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Iruin Arnaldo Otegiren abokatuaren arabera, EH Bilduren lehendakarigaiaren sufragio pasiboaren gaitasungabetzea amaitu egin zen espetxetik irten zenean, martxoaren 1ean.
Hala adierazi du Iruinek Donostian egindako prentsaurreko batean, Otegi bera eta Adolfo Araiz EH Bilduko kide eta abokatua ondoan zituela. Ordu batzuk lehenago, koalizio abertzaleak Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak emandako ebazpenaren aurkako helegiteak aurkeztu ditu.
Arratsaldeko agerraldian, Otegik euskal hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko defentsaren estrategiaren nondik norakoak azaldu ditu Iruinek.
Horren esanetan, sufragio pasiboaren (botoak jaso eta hautatua izateko eskubidea) gaitasungabetzea EH Bilduren lehendakarigaiak bete zuen sei urte eta erdiko kartzelaldiarekin batera amaitu zen.
Abokatuaren arabera, Otegiri ezarritako gaitasungabetzea espetxe-zigorraren zigor "erantsia", edo gehigarria, da, hori dela eta, "biek iraupen bera dute" eta "aldi berean" amaitu ziren Otegi kartzelatik irten zenean, 2016ko martxoaren 1ean.
Argudioa indartzeko, Iruinek Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak emandako hainbat ebazpen aipatu ditu. Horietan, zigor gehigarriak nagusiei lotuta daudela erabaki zuten, "inposatu zirenetik, bete ziren arte"; hori dela eta, ez dauka zalantzarik, "zuzenbideari dagokionez", arrazoia alde dutela.
Gainera, abokatuak baztertu egin du Otegi hauteskundeetan ez egotea kargu publiko izateko gaitasungabetze zigorragatik; zigor "autonomoa" bada ere, eta oraindik ez dago bukatuta, ez dituzte zehaztu zein kargurako dagoen gaitasungabetua, Zigor Kodeak eta Auzitegi Gorenak aurreko ebazpenetan esan bezala.
PPk eta C'Sek aurkeztutako helegiteei dagokienean, Iruinek iragarri du bihar bertan aurkeztuko dutela biei emango dieten erantzuna. Hori eginda, Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak astelehenean eman behar duen erabakiaren zain geratuko dira, asteartean EAEko Aldizkari Ofizialean publikatuko dituzten zerrenden inguruan.
Bestalde, Arnaldo Otegik esan duenez, "erabat lasai, seguru, trankil eta oso animatuta" dago "arrazoi juridikoa eta politikoa" alde dutelako.
alde dutelako. alde dutelako. alde dutelako.