Itxi

EAE-ko Hauteskunde Batzordeak

Onartu dute EH Bilduk Agirreazkunagaren aurka aurkeztutako ezespena

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Ondorioz, katedradunak ezingo du parte hartu Hauteskunde Batzordeak gaur Arnaldo Otegiren hautagaitzari buruz behin betiko erabakia hartzeko egingo duen bozketan.

Araiz, Iruin eta Otegi, prentsaurrekoan, neurria iragarri zuten egunean. Argazkia: EFE

EAEko Hauteskunde Batzordeak onartu egin du EH Bilduk Iñaki Agirreazkunaga Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeko kidearen aurka proposatutako ezespena; hortaz, ezingo du parte hartu Arnaldo Otegiren hautagaitzaren inguruan erakundeak hartu behar duen behin betiko erabakian.

Gaur, astelehena, bildu da EAEko Hauteskunde Batzordea Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk Agirreazkuenagaren aurka aurkeztutako ezespena aztertzeko, Berria egunkarian Otegiren hautagaitzari buruzko adierazpenak egiteagatik, Batzordeak erabakiaren berri eman aurretik.

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiaren presidentea hedabideen aurrean azaldu da gaur goizean erabaki horren berri emateko. Horren arabera, EAEko Hauteskunde Batzordeak onartu egin du ezespena Agirreazkuenagak adierazpenak egin zituelako behin betiko erabakia hartu aurretik, bere "interes pertsonala" agerian utzita.

Ebazpena Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeari jakinarazi diote dagoeneko. 10:30etik dago bilduta, Ibarraren esanetan, eta Agirreazkuenagak ezingo du parte hartu Batzordeak Otegiren hautagaiaren inguruan egingo duen bozketan.

Aipatutako elkarrizketan, Agirreazkuenagak esan zuen ezingo zuela onartu Otegiren hautagaitza, eta haren aukera bakarra Estrasburgoko Auzitegira jotzea izango zela.

Otegiren defentsak ezespena proposatu zuen, bere ustean, "irregulartasuna" izan baitzen Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakia aurreratzea eta horren bozeramaile lanak egitea, eta, hori dela eta, Agirreazkunagak gaur egin beharreko bozketan ez lukeela parte hartu behar erabaki dute.

r erabaki dute.r erabaki dute.

Albisteak (4)