I25
EAJ nagusitu da Bizkaian; EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, berdinduta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdi jeltzaleak 12 eserleku lortu ditu, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, 4na.
EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian, eta, ondoren, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos geratu dira, diputatu kopuru bera lortuta.
Zenbaketan eserleku bat 'dantzan' izan da EAJren eta EH Bilduren artean. Azkenean, alderjeltzaleak bereganatu du, 80 botoko aldearekin.
Hori horrela, Euzko Alderdi Jeltzaleak botoen % 41,61 eta 12 eserleku lortu ditu, eta koalizio abertzaleak, botoen % 17,13 eta 4 diputatu.
Hirugarren lekuan Elkarrekin Podemos geratu da. Botoen % 14,77 jaso ditu, eta horrek ere lau diputatu izango ditu.
PSE-EE (botoen % 11,96 eta 3 eserleku) eta PP (botoen % 10,32 eta bi diputatu) daude ondoren.
Duela lau urte, EAJk 11 ordezkari eskuratu zituen, EH Bilduk 6, PSE-EEk 5 eta PPk 3.
Bilbon ere, jeltzaleen garaipena
Bilbon, EAJ izan da irabazlea, botoen % 42,05 eskuratuta, duela lau urte baino bost puntu gehiago.
Ondoren, Elkarrekin Podemos (% 14,25) eta PP (% 13,66) geratu dira.
Laugarren, EH Bildu (% 12,94) izan da; bosgarren, PSE-EE (% 12,33), eta seigarren, Ciudadanos (% 2,42).
danos (% 2,42).