Bilera erronda
EH Bilduk EAJrekin akordioa lortzeko aukeraren bat badagoela uste du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Prest dago bai Gobernu koalizio bat osatzeko eta baita akordio puntualak lortzeko ere. EH Bilduko eta EAJko ordezkaritzak Sabin Etxean elkartu dira eta beste bilera baterako atea irekita utzi dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
EH Bilduk EAJrekin akordioak lortzeko aukerak daudela uste du, baina aitortu du gai garrantzitsuen inguruan adostasunak eta desadostasunak dituztela bi aldeek. Are gehiago, koalizioa prest agertu da EAJrekin Gobernu koalizio bat osatzeko eta baita aldian aldiko akordioak lortzeko ere.
EAJk gaur goizean abiatu du gobernua osatzen saiatzeko bilera erronda, EH Bildurekin batzartuta.
EAJren ordezkari Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar izan dira; EH Bilduren izenean, berriz, Arnaldo Otegi, Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte joan dira Sabin Etxera.
Ordubete eta berrogei minutuko iraupena izan duen bileran, EAJk hamar puntuko dokumentu bat aurkeztu du, besteak beste, ekonomia, gizarte politikak eta autogobernua ardatz hartuta. EH Bilduk bere aldetik dokumentu zabalagoa eraman du bilerara, hain justu, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zuen programa bera.
Bileratik aterata, Arnaldo Otegik akordio zabalak defenditu ditu hiru alorretan: autogobernua eta erabakitzeko eskubidea, babes soziala, eta bakea eta elkarbizitza. "Agerikoa da EAJrekin ezberdintasun asko ditugula, baina hiru alorretan akordioetarako eta desadostasunerako aukerak daude", adierazi du. Dena den, egoera hori normaltasunez onartu behar dela uste du eta herrialde bat akordio handiak eginez eraikitzen dela azpimarratu du.
Otegiren esanetan, EH Bilduren eta EAJren arteko akordioa era askotakoa izan daiteke: koalizio gobernua, legegintzaldikoa, Legebiltzarrekoa edota aldian aldikoa. "Proposamen irekia da, herrialdeak akordio zabalak behar ditu", gaineratu du.
EH Bilduk beste bilera baterako atea irekita utzi du eta EAJko iturriek, ostera, adierazi dute bilera erronda amaitutakoan erabakiko dutela bigarren bilera-sorta izango den ala ez.
ngo den ala ez.ngo den ala ez.ngo den ala ez.