Itxi

I25

EAJk ez du errekurrituko eta 'egonkortasuna' bermatzeko deia egin du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eserleku bat galdu arren, EAJk gogorarazi du "botoak irabazi dituen eta portzentaje eta eserleku kopuruan gora egin duen alderdi bakarra" dela.

EAJren EBBko bilera bat. EFE

EAJk "onartu" egin du eserleku bat galdu izana, eta iragarri du ez duela horren aurkako helegiterik aurkeztuko. Dena dela, "gobernagarritasuna eta egonkortasuna bermatzeko" deia egin die gainerako alderdi politikoei.

Ostiral honetan, EH Bilduk zenbait herritako zenbaketen aurka aurkeztutako helegiteak ebatzi dituzte, eta, hori dela eta, koalizio abertzaleak eserleku bat kendu dio EAJri, Bizkaian.

Horren ondorioz, Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalearen inbestidura ez da kolokan egongo, baina legegintzaldiko egunerokoa zeharo ezberdina izango da, EAJk eta PSE-EEk ez baitute jada gehiengo osorik.

Prentsa ohar batean, EAJk adierazi du "onartu" egiten duela eserlekuaren galera, eta, aldi politiko berri honi ekin nahi diola "elkarrizketarako atea zabalik eta borondate politiko baikorra izango duten alderdi guztiekin akordioetara iristeko prest".

"Berretsi egin nahi dugu gure erakundeei gobernagarritasuna eta egonkortasuna bermatu behar diegula, eta horixe izango da gure xede nagusia hauteskundeen ondoren hasi dugun elkarrizketa politikoan”, esan du alderdi jeltzaleak.

Eserleku bat galdu arren, EAJk gogorarazi du "botoak irabazi dituen eta portzentaje eta eserleku kopuruan gora egin duen alderdi bakarra" izan dela.

rra" izan dela.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)