I25-aren ostean
EH Bildu eta PSE-EE balizko akordioak aztertzeko bildu dira
agentziak | erredakzioa
Arnaldo Otegi, Rebeka Ubera eta Julen Arzuaga dira koalizioaren ordezkariak. Idoia Mendiak, Miguel Angel Moralesek eta Begoña Gilek hartu dituzte politikari abertzaleak PSE-EEren egoitzan.
EH Bildu eta PSE-EE bilera egiten ari dira gaur, osteguna, Bilbon, bi alderdien arteko balizko akordioak aztertzeko helburuarekin.
Bilera PSE-EEren egoitza nagusian egiten ari dira, hiriburu bizkaitarrean.
Koalizioaren ordezkaritza Arnaldo Otegik, Rebeka Uberak eta Julen Arzuagak osatu dute. Sozialisten partetik, aldiz, Idoia Mendia, Miguel Angel Morales eta Belgoña Gil izan dira anfitrioiak.
Batzarrean, bi alderdietako ordezkariak egoera politikoa eta akordioak lortzeko aukerak aztertzen ari dira.
Bihar osteguna goizeko 11:00etan bilera egingo dugu PSE-EEk etorkizunera begirako erronkak eta balizko akordioetarako aukerak aztertzeko.
— EH Bildu (@ehbildu) 16 de noviembre de 2016
Lehen aldia da bi alderdiak bildu direla, aurreko irailaren 25eko euskal hauteskundeak egin zirenetik.
Ordutik hona, bai sozialistek baita koalizioak ere hainbat bilera egin dituzte EAJrekin, gobernatzeko akordioen bila, baina, azkenik, jeltzaleek sozialistak lehenetsiko dituzte, EH Bildurekin egitea baztertu eta gero.
Gainera, koalizio abertzaleak beste bilera bat egin zuen, bihar sozialistekin egingo duenaren antzekoa, Elkarrekin Podemosekin.
AGENDA | PSE-EE eta @ehbildu-ren arteko bilera @IdoiaMendia @ArnaldoOtegi ¿¿
— Socialistas Vascos (@socialistavasco) 16 de noviembre de 2016
¿ 17an
¿ 11:00etan
¿ PSE-EEren egoitzan https://t.co/NRQSBUCCjO