Itxi

A5

PPk ofizialki izendatu du Alonso lehendakarigai

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Casadok adierazi du “eredugarria dela askatasunen defentsan eta terrorismoaren aurka”.

Amaya Fernandez eta Alfonso Alonso, PPkoak. Argazkia: Efe

PPren Hauteskunde Batzorde Nazionalak ofizialki izendatu ditu Alberto Nuñez Feijoo eta Alfonso Alonso Galiziako eta EAEko hauteskundeetarako hautagai apirilaren 5eko bozei begira.

PPk jakitera eman duenez, Hauteskunde Batzorde Nazionalak, Belen Hoyo buru zuela, onartu egin ditu Pablo Casado PPren presidentearen proposamenak.

Hori horrela, Pablo Casadok Twitterren zoriondu du Alonso, eta adierazi du "eredugarria dela askatasunen defentsan eta terrorismoaren aurka".

Bestalde, Casadok Teodoro Garcia Egea PPren idazkari nagusia proposatu du Ciudadanosekin hauteskunde itunak egiteko negoziatzaile izateko.

Albisteak (3)