Itxi

A5

Lander Martinez: "Ezker Anitzarekin eta Equorekin koalizioa osatu nahi dugu berriz"

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bestalde, Rosa Martinez Podemosen lehendakarigai izateko hautagaiak ez du argitu zerrenda bateratua osatzeko Gorrotxategiren proposamena onartuko duen ala ez.

Podemos Euskadiko kideak, aurkezpenean. Argazkia: EFE

Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusiak azaldu duenez, apirilaren 5erako deitu diren EAEko hauteskundeetara "Ezker Anitza-IU eta Equorekin koalizioan" aurkeztea nahi dute berriro, "bikain" funtzionatu duelako.

Martinezek agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarraren atarian Rosa Martinez Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko hautagaiarekin eta alderdi moreko beste kide batzuekin batera (Cristina Macazaga eta Julen Bollain) euren hautagaitzaren ("Guztion aukera") logotipoa aurkezteko eta manifestu labur bat irakurtzeko.

Miren Gorrotxategik, lehendakarigaia aukeratzeko barne-prozesuan dagoen beste hautagaiak, zerrenda bateratua osatzeko egindako proposamenaren inguruan galdetu diote Rosa Martinezi, eta horrek azpimarratu duenez, "barne kontuak barnean konpontzen ditugu".

Agerraldian irakurri duten agiriri dagokionez, hautagaitza horrek "lan prekarietateari eta gazteen dituzten lan aukera faltari" erantzuteko babes sozialerako eredu bat zehaztearen alde egin du. Horrez gain, euskal ekonomia larrialdi klimatikoaren eta digitalizazioaren arabera moldatzearen alde egin dute, "inor bidean utzi gabe". Orain arte emakumeek egindako zaintza lana banatzea ere proposatu dute, politika feministak aurrera eramanez.

Era berean, "euskal politikagintzan txertatuta dauden eztabaidak gainditu eta eskubideak babestuko dituen estatutu berri bat onartzeko" ere dei egin dute.

Albisteak (3)