Apirilak 5
Alfonso Alonso ez da PPko lehendakarigaia izango
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hala jakinarazi dio Pablo Casado Espainiako PPko presidenteak Euskadiko PPko buruzagiari.
Datorren apirilaren 5ean izango diren EAEko hauteskundeetaN Alfonso Alonso ez da da PPko lehendakarigaia izango, Pablo Casado Espainiako PPko presidenteak Euskadiko PPko buruzagiari jakinarazi dionez.
Twitter bidez Alonsok argitu duenez, Pablo Casadok "jakinarazi dit ez naizela euskal hauteskundeetarako hautagaia izango". "Euskadiko PPren babesa eskertu nahi dut, beti izan eta izango baita nire alderdia", gaineratu du.
El Presidente de @populares, Pablo Casado, me acaba de comunicar que no seré candidato a las elecciones vascas. Quiero agradecer todo el apoyo de @PPVasco que es y será siempre mi partido.
— Alfonso Alonso (@AlfonsoAlonsoPP) February 23, 2020
Ostiralean, PPko eta Ciudadanoseko Espainiako Zuzendaritzek apirilaren 5eko hauteskundeetarako koalizio-akordioa sinatu zuten, eta EAEko PPko buruzagiak ez zuen onartu akordio hori. Bi egunen buruan, Casadok alde batera utzi du Alonso. Otsailaren 11n izendatu zuten lehendakarigai; baina une hartan ez zegoen, oraindik, PPren eta Ciudadanosen arteko akordiorik. Hitzarmen horren arabera, PPk izendatuko du lehendakarigaia, baina ez zen ezer aipatzen Alfonso Alonsori buruz.
Igande honetan bertan, Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak berretsi du Euskadiko PP Ciudadanosekin hauteskunde-akordioa sinatzearen aldekoa dela, baina, esan duenez, "akordio horrek EAEko politikaren araberakoa izan behar du, Euskadiko PP zer den kontuan izan behar du".
Astelehen honetan, Euskadiko PPko Zuzendaritza Batzak bilera egingo du, koalizio-akordoaren osteko egoera aztertzeko. Nolanahi ere, Alonso lehendakarigaia ez izateak baldintzatuko du bilera hori.
Ana Beltran PPko Antolaketa idazkariorde eta Nafarroako PPko presidenteak, larunabtean, esan zuen Alonsok erabaki behar zuela akordioa onartzen zuen ala ez: "Berak hartu behar duen erabakia da", esan zuen.