Itxi

Apirilak 5

Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa

eitb.eus

Leer en Castellano

Alderdi Popularrak batzarra egin du, eta Alonsok erabakiaren berri eman du bertan, Casadok lehendakarirako hautagaitzatik kendu eta biharamunean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alfonso Alonsok dimisioa eman du EAEko PPren presidente gisa, atzo Pablo Casadok apirilaren 5eko hauteskundeetan lehendakarigai izateko aukera kendu eta Carlos Iturgaiz izendatu ostean, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.

Alonsok Gasteizen eman die erabakiaren berri alderdikideei, PPren egoitzan egiten ari ziren zuzendaritza batzordearen bileran. Orain, Amaya Fernandez alderdiaren idazkari nagusia izango da jarduneko presidentea, kongresua egin arte.

Alonsok berak sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke dimisioaren berri ematen duen unea. "Jarduera publikoarekiko eta politikoarekiko konpromisoari eta dedikazioari amaiera" eman diola jakinarazi du, hunkituta.

Gero, prentsaurreko batean, azpimarratu du erabakiak ez duela "atzera bueltarik", irizten baitio ez dela "zentzuzkoa" presidente izaten jarraitzea "zuzendaritza nazionalaren babesik gabe".

Alonsok eskerrak eman dizkio PPri "Euskadin askatasunaren defentsan" egindakoagatik, eta EAEko PPren proiektua defendatzeko beharra azpimarratu du, zentzu horretan "jeloskorrak" direla aitortuta.

Gogorarazi du PDPn hasi zuela bere militantzia politikoa. Une horretan, Ciudadanosekin oroitu da, garai hartan PDPk "oso boto gutxi, ia Ciudadanosek bezain gutxi" zituela adierazi du, koalizioan joatearen kontrako jarrera berretsiz.

Azkenik, adierazi du orain politika utzi duela eta ez dakiela zer egingo duen etorkizunean, ez zuelako "aurreikusita" erabaki hau hartzea.

Alfonso Alonsoren ibilbide politikoa

Albisteak (4)

Bideoak (1)