Itxi

Programa

Gutxiengo diru-sarrera bermatzeko Elkartasun Zerga ezartzea proposatu du Equok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jose Ramon Becerra lehendakarigaiak alderdi ekologistaren hauteskunde-programa aurkeztu du.

Jose Ramon Becerra Equo Berdeak-eko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Equo Berdeak-ek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako programa aurkeztu du ostegun honetan. Bertan bildutako proposamenak eragile sozial, sindikal eta ekonomiko ezberdinekin elkarlanean landu dituztela zehaztu dute.

Besteak beste, ongizate eredu berria bultzatu nahi dute, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren pertsona guztiek gutxiengo diru-sarrera izan dezaten, eta horretarako Elkartasun Zerga bat ezartzea proposatu dute.

Zerga horrek egungo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren sistema aldatzea ekarriko luke, laguntza unibertsal bilakatzeko eta laguntza behar duten milaka herritar bazterrean ez uzteko.  

Jose Ramon Becerra lehendakarigaiaren esanetan, Bizitzeko Gutxiengo Diru-sarreraren ekimena martxan jarri izanak agerian utzi du Euskadin ematen den laguntza oinarrizko errenta bihurtzea ezinbestekoa dela.

Horrez gain, zahar-etxeetako zaintza sistema erreformatzearen alde egin du Equok, "emakumeek baldintza prekarioetan egiten duten lana argitara ateratzeko eta zaintza publikoa aintzat hartzeko".

Halaber, erakundeen eta herritarren arteko lotura berreskuratu behar dela uste du, eta horretarako alderdi politikoek eta gizarte zibilak "ongizate eredua aldatzeko eta ekonomia justua eta berdea eraikitzeko" neurriak adostu behar dituztela iritzi dio.  

Bestalde, ekonomiaren transformazio ekologikoa azkartzea proposatu du, etorkizuneko sektoreetan 30.000 lanpostu berri sortuz eta, aldi berean, larrialdi klimatikoari aurre eginez.

 

Albisteak (1)