Itxi

Koronabirusa

Bozkatzeko irizpideak: maskara derrigorrezkoa izango da; NANa entregatzea, ez

EFE

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzak esan du COVID-19aren proban positibo eman dutenek ezingo dutela botorik eman, eta gainerakoek hainbat prebentzio neurri bete beharko dituzte hauteslekuan.

Boto-paperak. Argazkia: EFE

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dituzte igande honetan botoa ematerakoan. Hala, maskara jantzita eraman beharko dute eta nortasun agiria erakustea ezinbestekoa izango da, baina ez dute entregatu beharko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak bozkatzeko aukera kendu die koronabirusarekin gaixorik dauden pertsonei, eta PCR proban negatibo eman baina badaezpada isolamenduan dauden lagunek botoa etxetik eraman beharko dute eta jende gutxiago dagoen orduetan joan beharko dira hauteslekura.

Laburbilduz, hauek dira hauteskunde-egunerako hartu diren prebentzio neurriak:

- Hauteslekuak sarritan garbitu eta desinfektatuko dira: ateak ireki aurretik, ondoren eta egunean zehar.

- Hauteskunde mahaien artean gutxienez bi metroko tartea egongo da.

- Hauteskunde mahaiko kideek gutxienez 1,5 metroko segurtasun tartea mantenduko dute.

- Botoa hartzeko kabinen eta hauteskunde mahaien artean ere segurtasun tartea izango da.

- Hauteslekuak aireztatua egingo dira.

- Zoruan markak jarri dituzte, herritarrek distantzia gorde dezaten ilaran dauden bitartean.

- Hautesleku barruan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea.

- Hauteskunde mahaiko kideek hala eskatuta eta nortasuna egiaztatzeko, posible izango da une batez maskara kentzea, betiere segurtasun tartea mantenduz.

- Nortasun agiria erakustearekin nahikoa izango da eta gutun-azala norberak sartuko du kutxan.

- Hauteslekuaren sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da eta derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea, sartzerakoan eta irteterakoan.

- Hauteskunde mahaiko kideek maskara kirurgikoak eta gel hidroalkoholikoa izango dute.

- Botoak zenbatzeko FFP2 motako maskarak eta eskularruak emango dizkiete mahaiko kideei.

- Botoak zenbatzeko unean pertsonen arteko segurtasun tartea betetzen dela bermatzea hauteskunde mahaiko presidentearen ardura izango da eta eskumena izango du edukiera mugatzeko.

BIDEOA | Hauteslekuetan hartu beharko diren segurtasun neurriak

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)