Itxi

U12

Becerrak herritarrei botoa emateko eskatu die, "segurua" dela aldarrikatuz

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

"Gela eta segurtasun neurriak badaude, eta garrantzitsua da norberak krisi honetatik ateratzeko nahi duen aukera hautatzea" adierazi du Equo Berdeakeko lehendakarigaiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igande honetako hauteskundeak posible izan daitezen herritarrek eman dute laguntza eskertu du gaur Jose Ramon Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak eta botoa emateko eskatu du, "segurua" delako.

Becerrak 09:30 aldera eman du botoa Bilboko Iruarteta eskola publikoan. Komunikabideen aurrean egin duen agerraldian, gaurko egunaren garrantzia nabarmendu du: "Herritarrak nola ari diren laguntzen ikusteak harrotu egiten nau. Oso egun garrantzitsua da, ez baita soilik gobernua aukeratzen,  krisi honetatik nola atera, ze modutara atera ere bai" esan du.

Horregatik, herritarrak hauteslekuetara joatea berebizikoa dela berretsi du: "Gela eta segurtasun neurriak badaude, eta garrantzitsua da norberak krisi honetatik ateratzeko nahi duen aukera hautatzea".

Ezohiko hauteskundeak dira gaurkoak, COVID-19aren azken agerraldiek, Ordiziakoak, bereziki, bete-betean astindu dituztelako kanpaina eta hauteskunde eguna bera.

Horrez gain, hauteskunde egun honetan gertatzen den guztiaren azken ordua minutuz minutu jarrai daiteke hemen. Gainera, eitb.eus atariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak zuzenean kontsultatzeko aukera eskainiko du. Informazio guztia eguneratu egingo da, U12ko hauteskundeetako botoak zenbatu ahala.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)