Itxi

Hauteskundeen aurrerapena

Patxi Lopezen legegintzaldiaren data esanguratsuenak

Erredakzioa

Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren historiako bederatzigarren Gobernuaren bederatzi datarik garrantzitsuenak. Banan-banan errepasatuko ditugu:

Your browser doesn’t support HTML5 video

Patxi Lopez lehendakariak bukatutzat emango du gaur Eusko Legebiltzarraren bederatzigarren legegintzaldia, eta hauteskundeak urriaren 21era aurreratuko ditu.

Legegintzaldiaren bukaera hau Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren Gobernuak ezarritako murrizketen aurkako jarrerak baldintzatu du, PPk bere babes parlamentarioa kendu baitzion Lopezek Gobernu zentralaren aurka egingo zuela azpimarratu zuenean.

Hauek dira bederatzigarren legegintzaldian izandako bederatzi data esanguratsuenak:

2009ko martxoaren 1a- Bederatzigarren legegintzaldian zehar Gasteizko ganbera osatuko duten 75 parlamentariak aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten.

EAJk 30 aulki lortu zituen (botoen % 38,56ko portzentajea lortu zituen); PSE-EEk, 25 (% 30,7); PPk, 13 (% 14,1); Aralarrek, 4 (% 6,03); EAk, 1 (% 3,69); EBk, 1 (% 3,51); eta UPyDk, 1 (% 2,15).

2009ko apirilaren 1a- PSE-EEk eta PPk hamar orriko “Aldaketarako oinarrien akordioa” sinatu zuten. Itun horretan, terrorismoaren aurkako borrokan jarraitu beharreko norabidea, krisiaren aurkako neurriak, autogobernua garatzeko eta hezkuntza eta osasungintzarako jarraibide batzuk ezarri zituzten.

2009ko maiatzaren 5a- Legebiltzarrak Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia izendatzen du Eusko Jaurlaritzako historiako seigarren Lehendakari.

2009ko ekainaren 19a- ETAk Eduardo Puelles Polizia Nazionalaren inspektore nagusia erail zuen bonba-auto batekin. Hilabete geroago, bi guardia zibil hil zituen Calvian.

2011ko urriaren 20a- ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaitzea erabakitzen du.

2011ko azaroaren 6a- Jose Luis Rodriguez Zapatero orduko Espainiako Gobernuko presidenteak Lehendakaria bisitatzen du Ajuria Enean. Ajuria Enera joan zen Espainiako azken presidentea Adolfo Suarez izan zen, 1980an.

Batzar hori ETAren jardun armatuaren bukaeraren inguruan oinarritzen da, Zapatero Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin bildu eta bi astetara. Batzar horrek ezinegon handia sortzen du PSE-EEko hainbat sektoretan.

2012ko maiatzaren 7a- Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak, Patxi Lopez lehendakari izendatzeko sozialistekin sinatutako akordioa bukatutzat ematen du, Jaurlaritzak Gobernu zentralak ezarritako murrizketen aurka erakusren duen jarreragatik motibatuta.

2012ko maiatzaren 29a- Mariano Rajoyren Gobernuak hezkuntza eta osasungintzan ezarritako murrizketen aurka egitea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Konstituzio Auzitegian helegite bat aurkeztu zuen.

2012ko abuztuaren 21a- Lehendakariak Legebiltzarra deuseztatu eta hauteskundeak urriaren 21era aurreratuko dituela jakinarazi du.



Albisteak (1)

Bideoak (1)