Itxi

Hauteskundeen aurrerapena

EAJ: 'Bukatu egin da agonia'

Erredakzioa

Joseba Egibar EAJko bozeramaileak adierazi du egoera "jasanezina" zela lehendakariarentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea "lasai" agertu da hauteskundeen aurrerapenaren aurrean. Izan ere, horren hitzetan, Jaurlaritza "ahula" da eta "noraezean" ibili da, baina "bukatu egin da agonia".

Gipuzkoako EAJko presidenteak krisiari aurre egiteko eta ETAren indarkeriarik gabeko aroari heltzeko "gai ez izatea" eta "lidergorik ez izatea" egotzi dio Jaurlaritzari. Halaber, gainerako alderdiekin akordioak lortzeko erakutsi duen ezintasuna nabarmendu du.

Buruzagi jeltzaleak ez du aurreratu nahi izan norekin saiatuko diren itunak hitzartzen hauteskundeen ostean, eta EAJk bere proiektua aurkeztuko duela azpimarratu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)