Aurrekanpaina
PSE: 'Urkulluk ikurriña jarrita ezkutatzen ditu PPrekin parekotasunak'
Erredakzioa
Pastorrek Patxi Lopezen "lidergo politikoa" eta haren "Gobernuaren ibilbideak" gizarteari emandako "segurtasuna" azpimarratu ditu.
EAJren helburu bakarra "Euskadin Ongizatearen estatua desegitea dela" esan du Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak, eta jeltzaleei "PPrekin dituzten antzekotasunak ikurriña aurrean jarriz" eta Bildu "gorteiatuz" ezkutatzen saiatzea egotzi dio.
Pastorrek prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok, eta, horiekin batera, ostegunean PSEk Patxi Lopez lehendakari izateko hautagai proposatzeko hartutako erabakiaren berri eman du.
Alderdiak hurrengo egunetan hautagaien zerrenda eta hauteskundetarako programa adosteko egingo dituen ekitaldien egutegia azaldu ondoren, Pastorrek Patxi Lopezen "lidergo politikoa" eta haren "Gobernuaren ibilbideak" gizarteari emandako "segurtasuna" azpimarratu ditu.
"Benetako erreferentzia"
Pastorren hitzetan, lehendakaria da euskal autogobernuaren "defentsarako benetako erreferentzia", "gorputz eta arimaz" ari baita Rajoyren Gobernuaren murrizketei aurre egiten, EAJko, Bilduko eta PPko abertzale faltsuen jarrerarekin alderatuta.