Zerrendak
EH Bilduren hauteskunde-zerrendak jakinarazi dituzte
Erredakzioa
Urizar eta Beitialarrangoitia joango dira bigarren eta hirugarren lekuan Gipuzkoan; Bizkaian, Maribi Ugarteburu izango da bigarrena; eta Araban, Belen Arrondo STEE-EILASekoa izango da zerrendaburua.
EH Bildu koalizioak urriaren 21eko hauteskundeetan aurkeztuko dituen zerrendak jakinarazi ditu.
Gipuzkoan, Xabier Isasi irakaslea izango da zerrendaburu; bigarren lekuan, EAko Pello Urizar joango da, eta hirugarren lekuan, Marian Beitialarrangoitia, egun Aldundiko Komunikazio zuzendari dena. Rebeka Ubera Aralarrekoak laugarren lekua izango du koalizioaren Gipuzkoako zerrendan.
Bizkaian, berriz, Laura Mintegi lehendakarigaia izango da zerrendaburu, eta haren atzetik Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidea joango da, bigarren lekuan. Leire Pinedo EAko kidea joango da hirugarren lekuan, laugarrenean; Dani Maeztu (Aralar), eta bosgarrenean, Oskar Matute Alternatibaren burua.
Azkenik, Araban, Belen Arrondo STEE-EILAS sindikatuko kidea izango da zerrendaburu, ezker abertzaleko Hasier Arraiz joango da bigarren, eta Eva Blanco Amurrioko EAko zinegotzia joango da hirugarren.