Itxi

Donostian

Urkullu: 'Gobernatzen duen Exekutiboa behar du Euskadik'

Erredakzioa

EAJko lehendakarigaiak adierazi duenez, "alor ekonomikoan gai den Gobernua behar du Euskadik, eta ez ardura hartzen ez duten kudeatzailerik".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu EAJko presidentea eta lehendakarigaiak adierazi duenez, "Euskadik benetan gobernatzen duen Exekutiboa behar du, hau da, alor ekonomikoan gai den Gobernua, eta ez ardura hartzen ez duten kudeatzailerik". Donostiako Merkataritza Ganberan EAJk antolatutako gobernu onari eta etika politikoari buruzko jardunaldian parte hartu du Urkulluk.

Bertan azaldu duenez, legealdi honetan gobernu eza nagusitu da Euskadin. "Arazoa areagotu da EH Bilduk eredu berdina bereganatu duelako", esan du, "izan ere, benetako ekonomiarekiko urruntze handia erakutsi du".

Halaber, gardentasunarekiko, parte-hartzearekiko eta gobernu onarekiko konpromisoa berretsi du EAJko presidenteak. "Egun Euskadin abertzale izatea hazkunde ekonomikorako aukera guztiak aprobetxatzeko konfiantza sortzea da", azpimarratu du jeltzaleak, "gehien oihukatzen duenak ez du herria eraikitzen".

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)