Itxi

Proposamenak zerga arloan

BEZa aldundien esku izatea eskatu du Urkulluk

Erredakzioa

EAJren lehendakarigaiak "lurralde historikoen ahalmenak handitzea" proposatu du.

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta alderdi horren lehendakarigaia. EFE

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta alderdi horren lehendakarigaiak Kontzertu Ekonomikoa erreformatzea proposatu du, BEZa arautzea aldundien esku egon dadin.

Urkullu Forum Europa gosari-informatiboan izan da gaur goizean, eta, bertan, zerga sistemaren inguruko proposamenak aurkeztu ditu.

Horrela, hautagai jeltzaleak "lurralde historikoen ahalmenak handitzea" proposatu du, "zerga sistemaren elementu guztiak arautzeko gai izan daitezen". Izan ere, Kontzertu Ekonomikoak "eragotzi" egiten du aldundiek zerga sistemako "hainbat kontutan" esku hartzea, "batik bat zeharkako zergen arloan".

Hain zuzen ere, aldundiek PFEZa eta elkarteen gaineko zerga arautzen dituzte, baina ez BEZa eta zerga bereziak. Horiek Estatuaren esku daude.

Informazio gehiago (1)