Hautagaiak
Urkullu, Lopez, Mintegi… Zer adierazten du hautagai nagusien estiloak?
N.G.
Pentsa daitekeen baino informazio gehiago erakusten du hautagaien janzkerak. Aran Azkarate moda adituak hautagai nagusien estiloek euren diskurtsoekin bat egiten duten azaldu digu.
Aran Azkaratek Lehendakaritzarako hautagai nagusien estiloak aztertu ditu, banan-banan, EAEko hauteskundeetara begira. Moda adituaren ustetan, hiru elementu konbinatu behar dira, arrakasta izateko: gertutasuna, konfiantza eta seriotasuna. Urkullu, Lopez, Basagoiti eta Mintegiren artean, nork betetzen ditu parametro horiek?