PSE-EEko kideekin bilera
Fiskalitatean proposamen 'errealak' egiteko esan dio Lopezek Urkulluri
Erredakzioa
Zergen inguruko planteamenduetan "ideiak" sozialistei kopiatzea egotzi dio EAJri lehendakariak.
Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak zergen inguruan proposamen "zehatzak eta errealak" egiteko eskatu dio Iñigo Urkullu EAJko lehendakariagari.
Sozialistek zergen proposamena EAEko Batzar Nagusietara eta Zerga-Kideketarako Sailera eraman zutela berretsi du, eta, horren harian, zein egunetan eraman zituzten ere zehaztu ditu. EAJren egitarauari dagokionez, berriz, "zentzu biko eta asmo oneko hitzak" besterik ez dagoela gaineratu du.
Bilbon, Bizkaiko PSE-EEko kideekin egin duen ekitaldi batean, zergen inguruan sozialisten ideiak kopiatzea leporatu dio EAJri. "Iruzurraren aurkako borrokaz hitz egiten dute orain, urte hauetan eragotzi eta gero", adierazi du, eta "nola egin nahi duten azaltzeko" eskatu dio.
"Gaur BEZaz hitz egin du", adierazi du lehendakariak Urkulluren eskaerari aipamen eginez, "eskumena ez dugun arloan, zehazki, zertarako?", galdetu du. BEZa "ezberdintasunak oraindik gehiago areagotzeko" nahi ote duen galdetu dio Urkulluri, eta "Europako zergen itun baten alde" egin behar dela azpimarratu du.
Bestalde, "Euskadin gobernu sozialista dagoen bitartean, ez da murrizketa sozialik egongo, ezta gure gizarte eredua mantentzea ahalbidetzen duen autogobernuan ere", adierazi du.