Itxi

Kontzertu ekonomikoa

Urkullu kezkatuta, Bilduk 'ikuspegi espainolistekin bat egin duelako'

Erredakzioa

Kontzertu ekonomikoari dagokionez, Laura Mintegik ''bokazio espainolista duten alderdiekin bat egin izanak'' kezkatu egiten du Urkullu. Denekin eztabaida egingo duela esan du hautagai jeltzaleak.

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta hauteskundeetarako lehendakarigaia

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta hauteskundeetarako lehendakarigaia ''kezkatuta'' agertu da kontzertu ekonomikoari dagokionez Laura Mintegik ''bokazio espainolista duten alderdiekin bat egin duelako''.

Krisiari aurre egiteko, kontzertu ekonomikoa erreformatzea nahikoa ez dela esan zuen atzo EH Bilduko hautagaiak, lege hori Gernikako Estatutuan ezarrita dagoelako, eta ''agortutako formula'' delako. Alternatiba gisa, aberatsenei zuzendutako zerga ezartzea eta sozietateen gaineko zergaren ''murrizketa progresiboarekin'' bukatzea planteatu zituen.

Urkulluk esan du Euskadik badituela ''autogobernurako erreminta propioak'', eta horrek defendatzea eta horietan sakontzea beharrezkoa dela. Hori dela-eta, Mintegiren hitzek ''beldurra'' eragiten dutela uste du Urkulluk.

Eztabaida guztietara joango da

Alderdi guztien hautagaiekin eztabaida guztietara joateko asmoa du EAJko buruak. ''Gakoa ez da eztabaida hori telebista publikoan edo pribatuan egiten den, baizik eta bertan eztabaidatzen dena'', gaineratu du.



Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)