U-21eko hauteskundeak
Basagoiti: 'EAJk moderatu itxura egiten du independentziaren aurrean'
Erredakzioa
Diskurtso horren "atzean", Iñigo Urkulluren alderdiak 2015erako estatus politiko berria eta "euskal estatuaren proposamena" dituela uste du.
Antonio Basagoiti PPren EAEko buru eta lehendakarigaiak uste du EAJ "moderatu itxurak" egiten ari dela Katalunian piztu den mugimendu independentistaren aurrean, eta Legebiltzarrean oposizioan egoteak hori egitearen onurak erakutsi dizkiola uste du. Hala ere, diskurtso horren "atzean", Iñigo Urkulluren alderdiak 2015erako estatus politiko berria eta "euskal estatuaren proposamena" dituela pentsatzen du.
Buruzagi popularrarentzat, Artur Mas Generalitatearen presidenteari "Ibarretxe aurpegia" jartzen ari zaio, eta Iñigo Urkullu EAJren lehendakariagaiari "Mas aurpegia".
Onda Ceron egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, EAJri "mesede handia" egin dio oposizioan egoteak, "moderatu itxurak egin behar dituztela" erakutsi baitie.
Basagoitiren esanetan, "antzekotasunak" daude Iñigo Urkulluren, Artur Masen eta Ibarretxeren artean.
"Ibarretxek bandera bezala erabili zuen plana eta hauteskundeetan ez zuen emaitza txarra lortu, baina PPk PSEri bozkatu zion Puerto Ricora joan zedin. Kontua da Euskal Herrian independentziak aldeko jende gutxiago duela Katalunian baino, euskal gizartea anitzagoa delako eta PPk eta PSOEk indar handiagoa dutelako", azaldu du lehendakarigai popularrak.