Itxi

Proposamena

Mintegi, 'Europan estatu aske bat lortzeko' EAJrekin adosteko prest

Erredakzioa

EAJk proposatu duen "herrialdeko itunaren" helburua independentzia bada, euren babesa izango dutela esan du Mintegik.

Laura Mintegi eta Carlos Garaiokoetxea. EFE

EH Bilduren helburua Euskal Herria "Europan Estatu libre" bat izatea dela esan du Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak. Horregatik, EAJk proposatu duen "herrialdeko ituna" independentzia lortzeko baldin bada, adosteko prest azaldu da Mintegi.

Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia egon da EH Bilduk Gasteizen egin duen ekitaldian. Bertan, EAEko hauteskundeetarako EAk, Alternatibak, Aralarrek eta ezker abertzaleak osatzen duten koalizioaren "koherentzia" goraipatu du.

Ekitaldian, "indarkerialdia gainditu ostean autogobernu maila handiagoa eta estatu izaera handiagoa lortzeko" atzo EAJk proposatu zuen "herrialde mailako itunaz" mintzatu da.

Ildo honetan, helburua independentzia bada, EAJk euren babesa izango duela esan du Mintegik.

Garaikoetxeak ere Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde egin du, eta "independentzia lortuz gero Espainia hautsiko dela edo Euskadi Europatik at geldituko litzatekeela" dioten "topikoak" errefusatu ditu.


Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)