Itxi

Segurtasun neurriak

5.000 agentek bermatuko dute hauteskunde eguneko segurtasuna

Erredakzioa

Igandean, hauteskunde egunean, 2.000 izango dira hauteskunde-eskolen zaintza zuzenaz arduratuko diren agenteak, eta horretarako herri bakoitzeko udaltzainen laguntza izango dute.

Herritarrak hauteskunde eskola batean bozkatzen. Argazkia: eitb.com

Ertzaintzak hauteskunde egunetan ohikoa den segurtasun taldea erabiliko du aurten ere, eta horretarako 5.000 agentek egingo dute lan igande honetan zehar.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, hauteskundeetarako segurtasun taldea hauteskunde kanpainaren hasieratik dago martxan, baina igandean areagotuko da, Ertzaintzaren 5.000 agentek lehen orduetatik eta zenbaketak bukatu arte lanean arituko direnean.

Dena den, alderdiek hauteskunde kanpainan zehar antolatutako ekitaldietan babes poliziala gutxiagotu da, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.

Espezializatutako unitateak

Hauteskunde egunean, aurreko hitzorduetan bezala, Ertzaintzak eskura dituen langile guztiak erabiliko ditu egunean zehar sor daitezkeen arazoak ekiditeko.

2.000 agente hauteskunde-eskolen zaintza zuzenaz arduratuko dira, eta horretarako herri bakoitzeko udaltzainen laguntza izango dute. Besteek herritarren segurtasunari dagokion ohiko lanak egingo dituzte, eta falta direnek, berriz, espezializatutako unitateetan arituko dira, adibidez, lehergailu, txakurr, helikoptero, lurrazpiko, sorospen,...unitateetan. Agente guztiak alerta egoeran egongo dira egun osoan zehar.



Informazio gehiago (1)