Datuak
EH Bildu eta EAJ berdinduta daude Gipuzkoan
A. A.
% 100 zenbatuta, EH Bilduk eta EAJk bederatzina eserleku lortu dituzte. PSEk 5 eta PPk 2 ordezkari lortu dituzte.
Botoen % 100 zenbatuta, EH Bilduk eta EAJk bederatzina eserleku lortu dituzte. Biek % 32ko babesa lortu duten arren, EH Bilduk 114.460 boto eta EAJk 113.978 jaso dituzte. 2009ko datuekin alderatuta, eserleku bat irabazi dute jeltzaleek.
PSE izan da Gipuzkoako hirugarren alderdia: botoen % 19 (68.525) eta 5 eserleku lortu ditu , 2009an baino % 11 gutxiago.
PPk 2 ordezkari eta botoen % 8 lortu ditu. UPyD ordezkaritzarik gabe gelditu da, Gipuzkoan.
Abstentzioa % 34koa izan da.
EAJ gailendu da Donostian botoen % 26 lortuta, udal hauteskundeetan % 18,43rekin konformatu ostean. Hauteskunde haietan Bilduk irabazi zuen alkatetza.
Beasainen, EAJk botoen % 39 lortu ditu, eta EH Bilduk % 31.
Eibarren, EAJk irabazi du. Botoen % 29 lortu ditu, PSEk % 27 eta EH Bilduk % 26.
Errenterian, EH Bilduk PSE gainditu du, eta botoen % 30 lortu ditu. Sozialistek % 29 lortu dituzte.
EAJk Tolosan ere irabazi du botoen % 39rekin eta EH Bilduk % 38 lortu du.
Zarautzen, EAJk botoen % 41 lortu du eta EH Bilduk, % 32.