Emaitzak
EAJk 11 eserleku lortu ditu Bizkaian, eta EH Bilduk 6
E. A.
Bilbo
PSE-EEk 5 eserleku eskuratu ditu, eta PPk, berriz, 3. Botoen % 100 zenbatuta, jeltzaleek % 38 lortu dituzte, eta EH Bilduk % 21. PSE-EEk % 18 lortu du, eta PPk % 11.
Botoen % 100 zenbatuta, EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian, 11 eserleku lortuta. Jeltzaleek botoen % 38 lortu dituzte (229.569 boto), eta eserleku bakarra galdu dute 2009ko datuekin alderatuta (orduan botoen %41 lortu zituzten).
EH Bildu da bigarren alderdia Bizkaian: 6 eserleku eta botoen % 21 (128.407).
PSE-EE hirugarren geratu da, botoen % 18rekin. 5 eserleku lortu ditu, 2009an lortutako 8 eserlekuen aldean. Orduan botoen % 30 eskuratu zituen.
PPk ere behera egin du, eta 4 eserlekuetatik bat galdu du. 2009an botoen % 14 lortu zituen, eta oraingoan % 11 eskuratu ditu.
UPyDk botoen % 1 lortu du, baina ez du eserlekutik eskuratu Bizkaian.
Parte-hartzea % 67koa izan da, eta boto zuriak % 1.