Emaitzak
EAJ garaile atera da Gasteizen, PSE-EE eta PP gaindituta
Erredakzioa
Nahiz eta 2009ko hauteskundeetan baino boto gutxiago lortu, jeltzaleek 1.000 botoko aldea atera diote PSE-EEri eta ia 2.000 PPri.
EAJ izan da Gasteizen babes gehien lortu duen alderdia, 25.797 boto eskuratuta, 2009ko hauteskunde autonomikoetan baino 2.000 gutxiago, baina 2011ko udal hauteskundeetan baino 4.600 gehiago.
PSE-EE alderdi bozkatuena izatetik bigarren alderdia izatera igaro da. 24.756 boto bildu dituzte sozialistek, 2009ko autonomikoetan baino 14.000 gutxiago.
Hirugarren alderdi bozkatuena PP izan da. Popularrek 23.921 boto lortu dituzte, 2009an baino 2.000 gutxiago. 2011ko udal hauteskundeekin alderatuta, 10.000 boto inguru galdu dituzte.
EH Bildu da Gasteizeko laugarren alderdia, 22.263 boto lortuta.
UPyDk, berriz, 4.659 boto bildu ditu, 2009an baino 800 gutxiago.