Erreakzioak
Maneiro (UPyD): 'Konstituzionalismoaren borroka irabaziko dugu'
Erredakzioa
UPyDko ordezkariak azpimarratu egin du bere alderdia aurreko hauteskundeetan lortutako "eserleku kopuruari eustsi dion alderdi nazional bakarra" izan dela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigai eta legebiltzarkidea abertzaleak ez diren euskal herritarrei zuzendu zaie, "abertzaleen gehiengoa ikusita triste egongo direlako". Hori dela eta, lasai egoteko esan die, “konstituzionalismoaren borroka irabazi egingo dugu”.
Horrez gain, bere alderdiak "helburuak bete" dituela adierazi du, 2009an lortutako eserlekuari eutsi diolako.
Zenbaketaren berri izan ostean, Maneirok hedabideen aurrean agertu da Rosa Diez UPyDko bozeramailearekin batera. Lehendakarigaiaren hitzetan, UPyDk "ez die bere helburuei uko egin, alderantziz", gauzak beti "oso argi" izan dituztelako.
Azkenik, Maneirok azpimarratu egin du bere alderdia aurreko hauteskundeetan lortutako "eserleku kopuruari eutsi dion alderdi nazional bakarra" izan dela.