Agiriak jasotzen hasi dira
Azaroaren 24a baino lehen abiatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Erredakzioa
Aste honetan jasoko dituzte agiriak 75 legebiltzarkideek. Maneirok gaur bertan egin du, eta ostegunean egingo dute EAJko 27 ordezkariek. 25 legebiltzarkidek jasotakoan jarriko dira martxan epe-mugak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Legebiltzarreko hamargarren legegintzaldia azaroaren 24a baino lehen abiatuko dute. Izan ere, ostegun honetan jasoko dituzte agiriak EAJko 27 ordezkariek. Hala, 75 legebiltzarkideetatik 25ek akreditazioa jasotzen duten unean jarriko dira martxan epe-mugak, eta, zehazki, 15 eguneko epea izango dute ordutik Eusko Legebiltzar berria eratzeko.
Aste honetan bertan egingo dute denek
Eserlekua lortu duten 75 ordezkariak aste honetan bertan akreditatuko dira.
Astelehen honetan bertan jaso du agiria Gorka Maneiro UPyD alderdiko legebiltzarkide bakarrak. Asteazkenean PSE-EEko 16 kideek egingo dute, eta ostegunean, berriz, EAJko 27 ordezkariek. PPk ostiralean egiteko asmoa du, eta EH Bilduk, berriz, ez du egun zehatzik iragarri.