Itxi

Kanpainaren amaiera

Juaristi: 'EH Bildu gure eskubideak defendatzeko erreminta bakarra da'

Erredakzioa

Europan beste indar ezkertiarrekin eta Estatu gabeko herriekin indarrak batuko dituztela aurreratu du koalizio abertzaleak.

EH Bilduren hauteskunde kanpainaren amaiera ekitaldia, Bilbon. EiTB

Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak bere koalizioaren aldeko botoa ematea eskatu du, "gure eskubideak defendatzeko erreminta bakarra" baita.

EH Bildu-Herriek Erabaki koalizioak Bilboko Plaza Barrian egin du hauteskunde kanpainaren amaiera ekitaldia, eta, bertan, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak ere hartu du parte.

Ekitaldian, "pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzen duen" eredu baten alde egin du Juaristik.

"Krisiak kolpatutako sektore guztiekin batera egin nahi dugu, borrokan dauden langileekin, pertsona migratzaileekin, eskubide guztien alde borroka egiten duten emakumeekin eta gazteekin", aipatu du.

"EH Bilduren alde bozkatzea politikari ustelei, merkatariei eta patrolanari min gehien egiten diena da". Horregatik, igandean ezkerreko botoak "etxean ez geratzea" eskatu du.

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak "Euskal Herrian aldaketa gertuago izan dadin" eskatu du EH Bilduren aldeko botoa.

Halaber, Bruselan beste indar ezkertiarrekin eta Estatu gabeko herriekin indarrak batuko dituztela aurreratu du, "merkatarien eta Troikaren Europari aurre egiteko".

Hauteskunde kanpainaren amaierarekin bat, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruak Josu Juaristiren aldeko botoa eskatu du, espetxetik, bideo batean, EH Bilduren hautagaiak "Europako errealietatearen ezagutza sakona" duelako eta "euskal Estatuaren sorkuntzarekin konpromisoa" duelako.

Informazio gehiago (1)