Itxi

Kanpainaren amaiera

Jauregui: 'Eskuin honek ez du saririk merezi igandean'

Erredakzioa

"Igandean irabazten badugu, hurrengo urtean Espainian hauteskunde orokorretan irabazteko bidean jarriko gara", esan du hautagai sozialistak.

Ramon Jauregui, PSOEren hauteskunde kanpaina batean. EiTB

Ramon Jauregui PSOEren Europako hauteskundeetarako zerrendako bigarrenaren esanetan, Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak, "eskuin faxista, klasista eta matxista honek", "ez du saririk merezi igandean".

Sozialistek Gasteizen eman diote amaiera hauteskunde kanpainari, eta, bertan, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia ere izan da.

Jaureguik salatu duenez, "eskuin zaharra ez da gauza modernitatera moldatzeko", "Gotzainen Biltzarrera lotuta dago".

"Igandean irabazten badugu, hurrengo urtean Espainian hauteskunde orokorretan irabazteko bidean jarriko gara", esan du.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak haserre daudenak "sozialisten haserrearekin bat egitea" eskatu du, egoera hau aldatzeko "gehiengo bat" sortzeko.

Lehendakari ohiak igandean "Mariano Rajoyri irteera erakusteko" deia egin du: "Nazkatuta gaude hainbeste propagandaz eta hainbeste murrizketaz".

Bestalde, Madrilen egindako ekitaldi batean, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Miguel Arias Cañete PPko zerrendaburuaren aurka egin du: "debatea galdu zuen, erotu egin zen, eta hauteskundeak ere galduko ditu".

Informazio gehiago (1)