Itxi

Maiatzaren 25ean

120 milioi euroko aurrekontua Europako hauteskundeetarako

Erredakzioa

Aurrekontua lau diru-partida nagusitan bananduta dago: erakunde publikoak, hauteskunde-logistika, posta eta behin behineko datuen hedapena, eta komunikazioak.

Bihar, igandea, egitekoak diren Europako hauteskundeen aurrekontua 120 milioi eurokoa da, 2009ko hauteskundeetan baino % 11 gutxiago.

Carmen Martinez Castro Komunikazioko Estatu idazkariak eta Luis Aguilera Barne Ministerioko idazkariordeak emandako prentsaurreko batean zabaldu dituzte datuok.

Zehazki, aurrekontua 120,58 milioi eurokoa da, eta orain bost urte egindako bozketarako, 136,48 milioi xahutu zituzten.

Aurreztutakoa, beraz, 15,9 milioi euro dira, hau da, % 11,65 gutxiago.

Aguileraren esanetan, aurrekontua Aurrekontua lau diru-partida nagusitan bananduta dago: erakudne publikoak, hauteskunde-logistika, posta eta behin behineko datuak hedatzeko, eta komunikazioak.

Hauteskunde-logistikan aurreztu dute diru gehien, esaterako, botoa emateko txarteletan 1,46 milioi euro aurreztu dituzte.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)