Itxi

Maiatzak 25

EH Bilduk Euskal Herriko 'erreboltariaren ahotsa' izan nahi du Europan

Erredakzioa

Koalizioak eskubide eta askatasun guztiak aldarrikatuko ditu pertsona guztientzat.

Josu Juaristi EH Bilduren hautagaia. Argazkia: EiTB

Josu Juaristi Europako hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak koalizioaren hauteskunde programa osatzeko prozesu irekia aurkeztu du igande honetan, Donostian. Horren ustez, "premiazkoa da ezkerra borrokaren eredu eta erreferente bihurtzea, Europako eskuinari aurre egin ahal izateko".

Troikak eta Europar Batasuneko hainbat estatuk bultzatzen duten Europa klasistaren aurrean justizia soziala aldarrikatuko du EH Bilduk.

Borroka horretan ez daudela bakarrik adierazi dute EH Bildu koalizioko kideek, izan ere, "maiatzeko hauteskundeen ondotik berrituko den Europako Parlamentuan egongo diren ezkerreko alderdiekin lan egiten ari gara". "Pertsonen eta herrien zerbitzura egongo den Europa sortzea da helburua", nabarmendu dute EH Bilduko ordezkariek.

"Eskubide guztiei baietz eta Troikak irudikatzen duen guztiari ezetz esango dion Europa bat nahi dugu", gaineratu dute. Halaber, aldaketa hori egiteko "eredu parte hartzailea" erabili nahi dute eta, horretarako, herritarren proposamenak jasotzeko prozesu irekia zabaldu dute, gero hauteskunde programa osatzeko.

Troikaren politika ereduari ezetz esateko kalera atera diren guztiei, NATOri ezetz esan zien euskal gizartearen gehiengoari eta bere etorkizuna erabaki nahi duen gizartearen gehiengoari eskua luzatu die EH Bilduk.

Hauteskunde programaren eraketa prozesua

EH Bilduk Europako hauteskundeetarako koalizio programa osatzeko prozesu irekia aurkeztu du igande honetan.

Internet bidez, EH Bilduren webgunean, nahi duenak bere proposamenak egin ahal izango ditu.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)