Inkesta baten arabera
Eserleku bat lortuko luke EAJk Europan, eta EH Bilduk, bat ere ez
Erredakzioa
El Mundo-ren inkestaren arabera, CEU koalizioak hiru ordezkari lortuko ditu, eta Izaskun Bilbao zerrendako bigarren da. EH Bildu kide den koalizioa, berriz, esku hutsik geldituko ei da.
EAJk eserleku bat lortuko luke eta EH Bildu Europako Parlamentutik kanpo geratuko litzateke, Europako hauteskundeei begira gaur El Mundo egunkariak argitaratutako inkestaren arabera.
CeU koalizioak hiru ordezkari lortuko lituzke, gaur egun dituen berdinak, eta Izaskun Bilbao jeltzalea zerrenda horretako bigarren hautagaia da. Los Pueblos deciden koalizioak, ordea, ez luke eserlekurik lortuko eta, horrenbestez, EH Bildu Parlamentutik kanpo izango litzateke.
Inkesta horren arabera, PPk PSOEk baino 4,6 puntu gehiago lortuko lituzke maiatzaren 25eko hautesukdeetan: popularrek botoen % 34,3 izango lituzkete eta sozialistek, berriz, % 29,7 eskuratuko lukete.
Azken bi asteetan, PPk 1,2 puntutan hobetu ditu bere emaitzak inkesta ezberdinetan.
Hala ere, popularrek eta sozialistek 17 puntu galdu dituzte aurreko hauteskundeekin alderatuta. Izquierda Unida eta UPyDk hazkunde nabarmena izango lukete, inkesta horren arabera.