Itxi

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.

Sozialistek erabateko garaipena lortu dute Arabako hiriburuan, botoen % 30,9 eskuratuta. Alde handiarekin, Gasteizko bigarren alderdi bozkatuena PP izan da, botoen % 19,6rekin. EH Bildu hirugarren indarra da, botoen % 18,4rekin, eta EAJ laugarren postuan geratu da, botoen % 12,7rekin. Vox ( % 4,3), Sumar ( % 4,1) eta Podemos ( % 3,9) ixten dute zerrenda.

2019ko emaitzekin alderatuta, sozialistek beren hautesleei eutsi diete, eta PPk eta Voxek emaitzak hobetu dituzte. EH Bilduk mila boto baino gehiago galdu ditu (18.267 boto 2019an eta 17.239 boto 2024an), eta EAJk 25.000 boto baino gehiago lortu zituen duela lau urte, eta atzo 12.000.

Donostian, PSOE izan da lehen indarra (botoen % 27,4rekin), eta EH Bildu bigarren, botoen % 23,8 lortuta. EAJ da hirugarren indarra Gipuzkoako hiriburuan, bozen % 17,7rekin, eta PP laugarren, botoen % 15ekin. Distantzia handira, Podemos, Sumar eta Vox.

Boto-paperen kopuruari dagokionez, PSOEk eta EH Bilduk ondo eutsi diote, eta EAJk botoen ia erdia galdu du. PPk nabarmen hobetu ditu emaitzak: duela lau urte 7.649 boto lortu zituen, eta orain, berriz, 11 540.

Bilbon ere sozialistek irabazi dute, botoen % 27,6 eskuratuta, eta EAJk, bigarren indarrak, botoen % 23,15 lortu ditu. EH Bildu hirugarren alderdia da Bilbon ( % 16,5), eta PP, laugarrena ( % 15,6).

2019arekin alderatuta, PSOEk duela lau urte baino 5.000 boto gehiago lortu ditu, eta jeltzaleek, berriz, 2019ko bozen erdiak galdu dituzte. EH Bilduk bere hautesleriari eutsi dio, eta PPk nabarmen hobetu ditu emaitzak, duela lau urte baino 6.000 boto gehiagorekin.

Azkenik, PPk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean (botoen % 30,7rekin), ondoren PSOE ( % 26,2) eta EH Bildu ( % 18,7). Urruti, Vox, Sumar eta Podemos dira hurrengo alderdiak Nafarroako hiriburuan. 

Bideoak (1)