Kanpainako 15. Eguna
Alderdiak kanpainako azken orduak aprobetxatzen ari dira
Agentziak | Erredakzioa
‘Brexit’a hauteskunde kanpainako azken eguna markatzen ari da gogoeta-eguna baino lehen.
Elkarrekin Ahal Dugu
Euskal agenda EAJrena ?baino zabalgoa? dela esan du Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak eta Elkarrekin Ahal Duguko Gipuzkoako zerrendaburuak. Euskadin, Madrilen eta Andaluzian apustua ?argia? dela ziurtatu du Albak. Gainera, igandeko hauteskundeetan PSOE gainditzea baino, ?aldaketarako gobernu bat osatzea? garrantzitsuagoa dela azpimarratu du.
Andoni Ortuzar EBBko presidentearen erasoei erantzun die Albak Euskadi Irratian. ?Autogobernua defendatu eta hobetu? behar dela ?askotan? errepikatu dutela nabarmendu du alderdi moreko hautagaiak; ?zerbaitek funtzionatzen duenean, zergatik aldatu, hobetzeko ez bada?.
Erabakitzeko eskubidea eta autogobernua Estatu mailan ?ausart? defendatu duen alderdi bakarra izan direla goraipatu du Albak. ?Bakea eta elkarbizitza eraikitzeko, euskal gizartearen esfortzu handia errespetatu eta babestu? dutela erantsi du.
Igandeko hauteskundeen ostean alderdi politikoak akordioetara heldu beharko direla argi dagoela azpimarratu du Nagua Albak, ?gehiengo absoluturik izango ez delako?. Albaren hitzetan, ?bi aukera daude bakarrik, edo PPren gobernu bat ala exekutibo alternatibo bat, aldaketarako gobernu bat, alegia?.
Zentzu horretan, Gobernua osatzeko ?aukera errealista? dagoela uste du Elkarrekin Ahal Duguko zerrendaburuak. ?Hori gure erantzukizuna eta lana da?, azaldu du. Albaren hitzetan, PSOEk ?gobernu alternatibo baten eta PPren gobernu baten arteko aukera egin beharko du?. ?Sozialistak gainditzea ez zait garrantzitsua iruditzen, aldaketarako gobernua osatzea baizik?, adierazi du berriro.
Gernikako Estatutua guztiz betetzearen alde agertu da Elkarrekin Ahal Duguko ordezkaria. Bestalde, autogobernu ereduaren inguruko eztabaida mantentzeko prest agertu da, baina ?euskal agenda zabalagoa da, gai-zerrendan gauza gehiago daude?.
EAJ
?Euskal erakundeen eta herritarren erabakiak, hemen erabakitzen dena, Madrilen errespetatzeko aurkezten gara?, adierazi du Joseba Egibar GBBko presidenteak.
?Madrilen presentzia ziurtatu, baina ez edozelan, konpromisoa duen presentzia, joan-etorrikoa, konfiantza emateko, baina lana eta erantzukizuna eskatzen duena, eta elkarrekikotasuna, gizartearekin sinbiosia EAJk eskaini dezake, eta ez dakit beste inork eskaini dezakeen antzeko ibilbide eta indarrarekin?, azpimarratu du Ortuzarrek Donostian. Joseba Agirretxea Gipuzkoako zerrendaburu jeltzaleak ere hitza hartu du ekitaldian.
Erresuma Batuko referendumaren emaitzari dagokionez, Europa ?elkartasunarekin eta politikarekin? eraiki behar dela demostratzen du ?Brexit?ak, Egibarrek adierazi duenez, bestela, ?garapenean eta osaketan arazoak ditu?.
Egibarren ahotan, EAJk ?ez duela hilabete batzuk, 90eko hamarkadan ohartarazi bezala?, referendumeko emaitzak ?Europa politikarekin eta elkartasunarekin eraiki? behar dela demostratzen du, ?bestela, garatzeko eta osatzeko arazoak izango dituelako?.
Duela bi urte ?eskoziarrek hondamendia zuten aurretik Estatu independente bat osatzeko erabakia hartzen baldin bazuten?, orain ?arrazoi? berdinak erabili dituzte Erresuma Batuak EB uztearen aurka zeudenek, gogoeta egin du Egibarrek.
Testuinguru honetan, ?Europan egoteko modu ezberdin bat dagoela demostratu zuen eta demostratzen du Eskoziak, Erresuma Batuari atxikita joan beharrik gabe, estatu independente bat osatu dezake?, nabarmendu du.
EH Bildu
Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak EH Bilduri botoa emateko eskatu du gaur, aldaketarako indarren korrelazioa posible delako Euskal Herrian.
Periko Solabarria buruzagi abertzale historikoari omenaldia egin baino lehen, igandeko hauteskundeak EH Bilduri botoa emateko aukera ?paregabea? direla esan du Otegik. Solabarria duela urtebete hil zen.
Ezker abertzaleko buruzagiaren esanetan, hauteskunde bereziak dira Euskal Herrian, aldaketarako indar korrelazioa eman daitekeelako.
Otegiren ahotan, Euskal Herri ?aurreratu eta bidezkoago? baten eraikuntzan aurrera egiteko ?indar nahikoa? dago orain.
?Gizarte bidezko, libre eta berdinago? baten eraikuntzan ?bultzatzeko?, EH Bilduri botoa ematea beharrezkoa dela uste du Otegik, ?Madrilen mahai gainean jartzeko?.
PSE-EE
Igandeko hauteskundeen ondoren, PSOEk Rajoyren Gobernu berri bati babesa emateko botorik erabiliko ez duela ohartarazi du gaur Patxi Lopez hautagai sozialistak, ezta ?botere gosea soilik? duenari babesteko ere, Pablo Iglesiasi erreferentzia eginez.
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Javier Lasarte Kongresurako Arabako hautagaiarekin batera ekitaldian parte hartu du Lopezek Gasteizen.
?Hainbeste zabor eta ustelkeria jasan dezakeen demokraziarik? ez dagoela ohartarazi du Kongresuko presidenteak, PPri erreferentzia eginez. Alderdi Popularrak PSOEk Gobernua ?oparitzea? nahi izatea salatu du Lopezek.
Bestalde, Europa gaur ?ahulagoa? dela esan du Mendiak. ?Populismoaren arriskuei? aurre egiteko ?konpromisoa hartzeko unea? dela erantsi du.
PP
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidente eta Kongresurako alderdiaren zerrendaburuak baieztatu duenez, bere alderdia "etorkizun egonkor eta lasaia" nahi dutenentzako "topagunea" da.
Gipuzkoako PPk kanpaina ixteko Donostian egindako ekitaldian, Borja Semperrek adierazi duenaren arabera, "ez da beldurrik izan behar", "aukerak badaude hausturaren aurrean, nork bere burua ixtearen aurrean, itxaropen ezaren aurrean".
Bere alderdia "aukera" horren ordezkari dela esan eta gero, "liskarrarekin, muturreko jarrerekin, kokoteraino dauden borondate oneko jendearen" botoa eskatu du.
"Espainiatik lasaitasunerako eta egonkortasunerako deia egin beharra dago Europan, lasaitasunerako eta egonkortasunerako deia helarazi behar zaie inbertitzaileei, enpresari ertainei, pentsiodunei eta gazteei", gaineratu du.